Saltaka saio jendetsua egingo da hemendik bi astera Zumaian. Otsailaren 15ean, larunbatez, Zumaiako 40. Herri Lasterketa jokatuko dute. Azken urteotan bezala, korrikalariek 5.600 metroko distantzia laburraren edo 10.200 metroko ibilbide luzearen artean aukeratu ahal izango dute. Lasterketarako izen ematea zabalik dago kronoak.com webgunean.
Aurtengo aldian izango da berrikuntza bat, eta da lasterketa taldean egiteko aukera zabalduko dutela. Helburua profil desberdinetako korrikalarien parte-hartzea sustatzea izango litzateke, hau da, saltaka saioa hasiberriek eta esperimentatuek elkarrekin egitea.
Horretarako, erronka bat jarri dute: lasterketaren ibilbidea ordubete pasatxoan amaitzea. Lasterketaren ibilbidea ezagutzeko aitzakiarekin, otsailaren 3an, astelehenean, 18.30ean elkartuko dira entrenatzeko. Elkartzeko tokia, Lubaki kiroldegian izango da.
Edozein zalantza argitzeko, WhatsAppeko mezua bidali daiteke 688 64 56 45.