'Edozerez' single berria kaleratu du Akaleiak

Maria Maya Manterola

Oihana Rodriguez musikari zumaiarrak hezurmamitzen duen Akaleia proiektuak single berria kaleratu du gauerdian. 

Iazko abenduan Jurgi Taboadaren estudioan grabatutako Edozerez singlea kaleratu du Oihana Rodriguezek, Akaleia ezizenez. Gizakia eta pertsona abestiaren ondoren, Ondoloin albumarekin batera aurkeztu zuen Rodriguezek Akaleia proiektua, eta haren ondoren dator plazaratu berri duen lan hau. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide