Ana Goitiak 'Katana' izeneko bakarrizketa aurkeztuko du gaur Emakumeon Etxean

Ian Ruiz Lizaso 2025ko urt. 30a, 09:00

Ana Goitiaren argazki bat (utzitakoa)

Eguneroko gaiak umorez aztertzen dituen ikuskizuna Emakumeon Etxean lekuratuko da. Emanaldia 18:30ean hasiko da, eta euskaraz izango da.

Ana Goitiak Katana izeneko bakarrizketa aurkeztuko du gaur, Emakumeon Etxean. Orduari dagokionez, 18:30ean hasiko da ikuskizuna.

Bertan, eguneroko bizitzako gaiak umorez aztertuko ditu, hala nola, egungo musika eta marketina, sold out fenomenoa, kontzertuetan guraso eta umeak egotearen moda, matxismoa eta lodifobia. Guztia euskaraz izango da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide