Etzi ekingo diete Kaldereroen kalejira prestatzeko entseguei

Juan Luis Romatet

Kaldereroen taldea, iaz. (Juan Luis Romatet)

Otsailean egingo dute Kaldereroek kalejira herriko erdiguneko kaleetan zehar. Hura prestatzeko entseguak egingo dituzte larunbatero Torreberrin. 

Azken urteotan bezala, Kaldereroen kalejira izango da Zumaian. Inauterien atariko ekintza otsailaren 22an egingo dute, larunbatez, arratsalde partean, Beheko plazatik abiatuta. Paelak eskuetan, Hungariako kaldereroek herriko erdiguneko kaleak zeharkatuko dituzte.

Kalejira prestatzeko entseguak egingo dituzte larunbatero, etzitik, otsailaren 1etik, aurrera, Torreberriko bigarren solairuan. Saioak 16:30ean izango dira. Ekintza honetan parte hartzeko nahikoa izango da larunbateko saiora bertaratzea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide