Komedia erromantikoarekin lotu da Hugh Grant aktore britainiarra Four Weddings and a Funeral edo Notting Hill filmetan egindako lanengatik, esaterako, baina azken urteetan beste mota batzuetako lanetan ikusi ahal izan da. Datorren asteburuan Zumaiako Aita Mari zinema aretoan ikusi ahal izango den Heretic da horren adibide garbienetakoa.
Bi misiolari gaztek beren fedea frogatu behar dute ate okerra jotzen dutenean eta Reed jaunak harrera egiten dienean. Hirurak katuaren eta saguaren joko bortitz batean murgilduko dira ekaitz gau luze batean.
Filma gaurtik astelehenera bitartean emango dute, egunero, 19:30ean. Sarrerak aurrez salgai daude sarrerakzumaia.eus webgunean, 5,5 euroan.