Dantza garaikide saioa eskainiko du Garazi Etxaburuk datorren asteartean

Juan Luis Romatet 2025ko ots. 2a, 13:00

Garazi Etxaburu.

12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako saioa izango da eta Zumaiena Ikastolako aretoan emango da, 17:15ean.

Garazi Etxaburu dantzari eta Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako irakasleak dantza garaikide saio irekia eskainiko du datorren asteartean, hilaren 4an, Zumaiena Ikastolako aretoan.

Jarduera 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta 45 minutuko iraupena izango du. Ez da aurrez izena eman beharrik izango, nahikoa izango da aipatutako orduan aretora bertaratzea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide