Iaz egin bezala, Amaia Aldalurrek zuzentzen duen San Pedro Abesbatza Santa Agedako kantu kalejiran aterako da herriko kaleetan zehar. Etzi egingo dute, asteartez. 20:15ean elkartuko dira Beheko plazan, eta handik abiatuko dute kantu saio ibiltaria Ondartxo plazaraino iritsi arte.
Abesbatzeko kideen esanetan, eguneko abesti tradizionalak eskainiko dituzte Arturo Goikoetxearen eta David Azurzaren moldaketetan. "Bestalde, usadio zaharra da ere bertsotan edota kopletan ibiltzea. Kasu honetan abesbatzako kideek sortutako koplak ere entzungo dira tradizionalekin batera".
Herritarrei kaletik, leiho edo balkoietatik kantu kalejira jarraitzera animatu diete, eta beraien eztarria abesbatzekoenei gehitu nahi dietenei, haiekin kantuan ateratzera ere animatu diete.