'Animo' film luzean aritu dira elkarrekin Telmo Irureta eta Elena Irureta

Juan Luis Romatet 2025ko ots. 1a, 11:00

Alex Tello zinemagile andoaindarraren lehen film luzea da Animo, eta datorren larunbatean aurkeztuko dute Usurbilen.

Telmo Irureta eta Elena Irureta aktore zumaiarrek bat egin dute Animo izeneko film luzean. Alex Tello andoaindarraren metraje luzeko lehen filma da, eta datorren larunbatean, otsailaren 8an, estreinatuko dute Usurbilgo Sutegi Aretoan. Sarrera doan izango dela iragarri dute. Gonbidapenak usurbilkultura.eus atarian eskuratu daitezke.

"Familia, homosexualitatea eta egunerokotasuneko beste hainbat egoera" aztertzen ditu Tellok film honetan. Telmo Irureta aktore zumaiarra da protagonista, eta “inklusioari beste buelta bat” emango diola azaldu du zinemagileak. 

Sinopsia

Aitor etsirik eta Leire kezkaturik. Mirenek ez du loturarik. Itxasok badu kanta berririk, aldiz, Amets dabil isilik. Hemen inork ez du barre egiteko motiborik. Bizitzaren aurrean, ihesbideak baino, aukeran hobe heldulekuak izatea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide