Euskaraldiaren laugarren edizioa egingo dute aurten. Aurreko aldiekin alderatuta, aurtengoa ez da udazkenean egingo, udaberrian, baizik. Maiatzaren 15etik 25era bitartean egingo da euskara ardatza duen egitasmoa.
Haren inguruan Zumaian antolatuko diren ekintzak zehazten joateko bilera irekia deitu dute bihar arratsalderako. Hitzordua 18:00etan jarri dute, Alondegiko Moila gelan. Herritar ororik deitu diete bileran parte hartzera. "Ateak zabalik egongo dira Euskaraldiaren inguruko informazioa jasotzeko eta batzordean parte hartzeko gogoa duen edonorentzat", gaineratu dute.