Barre ikastaroa antolatu du Astinduk, gorputza lantzeko ariketak ikasteko

Juan Luis Romatet 2025ko ots. 1a, 13:00

Dantzariak. (StockCake)

Astindu dantza elkarteak antolatutako barre ikastaroa otsailaren 8tik apirilaren 12ra artean izango da, larunbatetan. Parte hartzeko aurrez izena eman beharko da. 

Ohiko hileroko dantza tailerrei beste jarduera bat gehitu dio Astindu Zumaiako dantza elkarteak. Hala, otsailean eta apirilean gorputza lantzeko ariketa desberdinez osatuko den barre ikastaroa antolatu du herriko dantzariak biltzen dituen elkarteak.

"Dantzatzeko gorputza zaintzea beharrezkoa delako, indarra eta mugikortasuna lantzea oinarrizkoa da", azaldu dute dantza elkarteko kideek jarduera honen azalpen gisa. 

Barre ikastaroa otsailaren 8tik eta apirilaren 12ra artean eskainiko dute, larunbat goizetan, Torreberrin. Bi txanda izango dira: 10:30etik 11:30era bata, eta 11:45etik 12:45era bestea.

Saio horietan parte hartzeko interesa dutenek aurrez izena eman beharko dute. Horretarako bi modu egongo dira: astindu.zde@gmail.com helbidera idatzita, edo 623 22 86 65 telefono zenbakira WhatsAppeko mezu bat bidalita. Lekuak mugatuak direla azaldu dute antolatzaileek.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide