Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna da otsailaren 4a, asteartea, eta Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkartearen Guztiok Minbiziaren Aurka egitasmoaren barruan, asteburu honetan hainbat kirol taldek besoko berdea jantziko dute itxaropenaren sinbolo gisa. Hala egingo dute gaur eta bihar futbol klubeko taldeek Aita Mari futbol zelaian jokatuko dituzten partidetan –gaur 15:45ean eta 18:00etan, eta bihar 16:30ean–, baita Telmo Deunek ere, bihar Trintxerpen jokatuko diren estropadetan.
Eskualdean, beste hainbat kirol taldek ere ekintza bera egingo dute.
Egitasmo honekin, minbiziaren aurkako elkarteak baikortasun mezua zabaldu nahi du gizartean: "Ohituta gaude kirol ezberdinetako jokalariak dolu gisa besoko beltzak erabiltzen ikustera. Gipuzkoako elkarteak mezu hori itxaropen mezu batekin trukatu nahi du, 2030ean gaixotasunaren %70eko biziraupena lortzeko asmoz".