Zabaldu dute santelmoetako bertsio gaueko izen ematea

Maria Maya Manterola

Talde bat Manu Chaoren bertsioak jotzen, 2023an. (Juan Luis Romatet)

Maiatzaren 2an izango da aurten Zumaiako Txosnetako bertsio gaua, festetako bigarren ostiralean. Martxoaren 20ra bitarte eman daiteke izena.

Dagoeneko aurtengo santelmoetako prestaketetan ari da Zumaiako Txosnetako antolakuntza taldea. Urtero legez, bigarren ostiralean egingo da bertsio gaua, maiatzaren 2an aurten, eta jakinarazi dute izen ematea zabalik dagoela martxoaren 20a bitarte. 

Parte hartu nahi dutenek mezua bidali beharko dute zumaikotxosnak@gmail.com helbidera. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide