Bihartik ostiralera trafikoarentzat itxita egongo da Kale Nagusia

Maria Maya Manterola

Kale Nagusia obretan, 2021eko irudi batean.

Ibilgailuek Olazabal Idazkariaren kaletik pasa beharko dute. Oinezkoentzat, dena den, ez du eraginik izango bide mozketak.

Bihartik ostiralera trafikoarentzat itxita egongo da Kale Nagusia egunean zehar, 08:00etatik 18:00etara. Konponketa lanak egin behar dituzte Alde Zaharreko etxebizitza batean, eta garabi bat sartu behar dutelako itxiko dute kalea, udalaren esanetan.

Ibilgailuek Olazabal Idazkariaren kalea erabili ahal izango dute. Oinezkoentzat, hala ere, ez du eraginik izango bide mozketak. Kamioientzat sarrera itxita egongo da. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide