Herri krosa prestatzeko entrenamendua egingo dute gaur

Maria Maya Manterola 2025ko ots. 3a, 13:00

Zumaiako 39. Herri Lasterketako irudi bat. (Guka)

Hasiberriek eta esperimentatuek proban elkarrekin parte hartu ahal izango dute aurtengoan, ibilbidea taldean eginda. Lasterketa ordubete inguruan amaitzeko erronka jarri dute, eta horretarako, entrenamendu saioa izango dute gaur, ibilbidea ezagutzeko.

Otsailaren 15ean korrituko den herri krosaren ibilbidea ezagutzeko aitzakiarekin, entrenamendu saioa egingo dute gaur arratsaldean. Lubaki kiroldegian elkartuko dira, 18:30ean. 

Zumaiako 40. Herri Lasterketan, korrikalariek 5.600 metroko distantzia laburraren edo 10.200 metroko ibilbide luzearen artean aukeratu ahal izango dute. Lasterketarako izen ematea zabalik dago jada kronoak.com webgunean. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide