Zumaia Cuban Boxing klubeko zortzi boxeolarik Gasteizko intergymean parte hartu zuten larunbatean, hilaren 1ean. Tartean ziren Xare Duran eta Iñaki Lope Arano zumaiarrak ere. Parte-hartzaile guztiak ondo prestatuta iritsi ziren Gasteizera, eta bikain aritu ziren. Ruben Arredondo entrenatzailearen esanetan, kluba martxa onean da, eta gero eta ikasle gehiago ari dira animatzen. Datozen hilabeteetan txapelketa gehiago izango dira, eta horretarako prest daudela adierazi du.