Inauterietan kalejira parte hartzailea egingo du Zumai txarangak

Maria Maya Manterola

Zumai txaranga, 2022ko Inauterietan. (Guka)

Kalejira prestatzeko entseguak egingo dituzte otsailaren 10, 17 eta 24an. Musika tresnak jotzen dituzten ikasleak nahiz gurasoak gonbidatu dituzte parte hartzera.

Gero eta gertuago daude Inauteriak, eta festetan modu batera edo bestera parte hartzen duten eragileak prestaketa lanetan dira dagoeneko. Horien artean da Zumai txaranga. Aurreko urteetan bezala, Inauterietako larunbatean, aurten martxoaren 1ean, eguerdian eta arratsaldean irtengo dira kalera. 

Eguerdi parteko emanaldia, ordea, berezia izango da Inauteri hauetan: herritarrak bildu nahi dituzte elkarrekin kalejira bat osatzeko. Deia egin diete musika tresnak jotzen dituzten ikasleei edota gurasoei parte hartzera, eta kalejira behar bezala prestatzeko, entseguak egingo dituztela ere jakinarazi dute. Otsailaren 10, 17 eta 24an izango dira, 19:30etik 20:15ak bitarte, Ubillos jauregian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide