'Saregileak' du izena arraun elkarteko emakumezkoen traineruak

Maria Maya Manterola 2025ko ots. 4a, 09:00

Emakumezkoen taldea, entrenatzen, iazko abenduan. (Telmo Deun A.E.)

Bazkideek egindako proposamenen artean, itsasoarekin, emakumeekin eta Zumaiarekin lotura duen izen baten bila aritu dira arraun elkarteko kideak. Jakinarazi dute dagoeneko zer izenekin lehiatuko den datorren denboraldian emakumezkoen trainerua.

Gizonezkoen taldeak utzitako traineruarekin aritu izan dira orain arte arraunean Telmo Deun arraun elkarteko emakumezkoak. Traineru propioa eskuratzearekin batera, hari izena jartzeko prozesua abiatu zuen arraun elkarteak abenduan, eta bazkideen proposamenak jaso ondoren, hautatu dute izen berria: Saregileak. 

Arraun elkarteko kideen ustez, Zumaiarekin, itsasoarekin eta emakumeekin lotura duen izena da: "Ehunka urte dituen lanbidea da, emakumeek arrantzarako tresneria eta aparagailuak egin eta zaintzen zituena". Kostaldeko emakume saregile guztiak omentzeaz gain, "itsasoarekin eta emakumeekin lotura errotua" duen izena da, "hemendik aurrera lotura estuagoa izango duena". Julio Beobide ibiltokian aritzen ziren Zumaian lanean, sarea zabaltzeko nahiko toki zutelako han, arraun elkarteko kideek azaldu dutenez. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide