Irabazi arte telesailaren laugarren denboraldia laster ikusi ahal izango da ETBn, baina lehenago, aurrestreinaldiak ari dira izaten herriz herri. Zumaian ere ikusi ahal izango da: otsailaren 16an izango da emanaldia, 17:00etan.
Gonbidapenak sarrerakzumaia.eus atarian eskuratu ahal izango dira, otsailaren 12ko 12:00etatik aurrera, doan. Bakoitzak bi gonbidapen eskuratu ahal izango ditu, eta eserlekuak zenbakitu gabeak izango dira. Kultura Sailak gogorarazi du gonbidapenak alferrik galtzeak beste norbaiti ukatzen diola ikusteko aukera.