Zumaiako Athletic Club Peñak jakinarazi duenez, otsailean irekiko dute bazkide berriei taldean izena emateko aukera.
Zaleen taldean izena eman nahi dutenek, haren abantailak jakin edo zalantzaren bat argitu nahi dutenek athleticzumaia@gmail.com helbidera idatz dezakete. "Peñari buruzko xehetasun guztiak azalduko dizkizugu eta zure galderak erantzungo ditugu; animatu eta bizi pasioa gurekin batera", adierazi dute taldeko kideek.