Eskuz esku dabil Musika Eskolako Olinpiar Jokoetako zuzia

Maria Maya Manterola

Lubaki kiroldegian da Jokoetako zuzia. Handik Gizarte Zerbitzuetara eramango dute, eguneko zentroko erabiltzaileengana. Inauteriak bitarte herriko puntu desberdinetan utziko dute astero.

Olinpiar Jokoen inguruko jaialdia egingo dute aurtengoan Inauterietan Musika eta Dantza Eskolako ikasle eta irakasleek. Aste batzuk falta dira oraindik, baina dagoeneko eskuz esku dabil Jokoetako zuzia. Izan ere, aste bakoitzean herriko puntu batean egongo da: dagoeneko pasa da kultura alorretik, eta kirolaren esparruan leku esanguratsua den Lubaki kiroldegira eraman dute. Gizarte Zerbitzuak izango dira hurrengo geralekua zuziarentzat. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide