Itzulera antzezlana otsailaren 21ean taularatuko du Dejabu konpainiak Zumaian, 20:00etan, Aita Mariko zine aretoan. Sarrerak aurrez erosi ahal izango dira, asteazkenetik (hilaren 12tik) aurrera. Izan ere, 10:00etan zabalduko dute Internet bidez erosteko aukera, sarrerakzumaia.eus atarian.
Dejabu konpainiaren proiektu eszeniko berria umorez, poesiaz eta akzioz betetako antzezlana da, eta konpainiak 2024an Mexikora egindako bidaia kontatzen du eta nola bertan jazotako ustekabeko gertakari batek beren abenturaren norabidea aldatu zuen. Etengabe jokatzen du errealitatearen eta fikzioaren artean, eta road movie baten egitura du.