Urteko batzar orokorra egingo du Beheko plaza elkarteak hilaren amaieran

Maria Maya Manterola 2025ko ots. 5a, 12:00

Beheko plazakoak, Azoreetan, iazko irteera batean. (Beheko plaza)

Otsailaren 27an izango da, Hogarreko bigarren solairuan. Hainbat aztergai izango dituzte bileran lantzeko. 

Beheko plaza elkarteak 2025eko urteko ohiko batzar orokorra egingo du hilaren amaieran. Zehazki, otsailaren 27an izango da, Hogarreko bigarren solairuan; 17:30ean da lehen deialdia, eta 18:00etan bigarrena.

Ondorengoa da bilkurako aztergaien zerrenda: 

  • 1. Lehendakariaren agurra.
  • 2. Aurreko batzarreko akta irakurri eta onartzea, bidezko bada.
  • 3. Diruzaintzako txostena.
  • 4. Idazkaritzaren txostena.
  • 5. Batzordeko kideak berritzea.
  • 6. 2025erako jardueren proposamena.
  • 7. Galdera-eskaerak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide