Eduki babestua

Zumaiako Basque2stone: entzimeretan adituak

Erredakzioa 2025ko ots. 6a, 12:00

Prozesu eta zerbitzu osoa eskaintzen dute Basque2stone saltokiko arduradunek: bezeroaren etxera joan eta neurriak hartzen dituzte, produktuaren elaborazioa eta muntaia egiten dute, eta aurrekontua, gainera, guztiz doan egingo dute.

Zabaldu dute Basque2stone denda berria Zumaian. San Jose kaleko 1. zenbakian, komentuaren ondoan, kokatzen den bulegoa entzimeretan dago espezializatua. Prozesu eta zerbitzu osoa eskaintzen dute Basque2stone saltokiko arduradunek: bezeroaren etxera joan eta neurriak hartzen dituzte, produktuaren elaborazioa eta muntaia egiten dute, eta aurrekontua, gainera, guztiz doan egingo dute. Sukalde osoa egin edota berritu nahi dutenek ere bertan egiteko aukera dute.

Aritz eta Laurent dira Basque2stone bulegoko arduradunak, eta 20 urte baino gehiagoko esperientzia dute. Informazio gehiago edota hitzordua nahi dutenek modu desberdinetan jar daitezke harremanetan 687 47 68 32 telefono zenbakian, info@basque2stone.com posta elektronikoan edota www.basque2stone.com webgunean.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide