Zaintzari buruzko bigarren kafe tertulia egingo dute asteartean Basadin

Maria Maya Manterola

Lehen kafe tertulia saioa, Branka eguneko zentroan, urtarrilaren 14an. (Emakumeon Etxea)

Brankako eguneko zentroan izango da saioa, 17:30ean. Auzoko bizilagunekin zaintzaz gogoeta egiten jarraitu nahi dute, zaintza eredua birpentsatzeko.

Lehen saioaren ildo beretik arituko dira Basadi auzoko zaintza ohiturez eta beharrez bigarren kafe tertulian. Izan ere, Zumaian zaintza eredua birpentsatzen ari dira Zumaiako Emakumeon Etxea, Zumaiako Mugimendu Feminista eta Malen Etxea, eta horretarako, auzoko errealitatea ezagutu nahi dute. Saioa 17:30ean izango da, Brankako eguneko zentroan.
 
Lehen saioa arrakastatsua izan zela uste dute antolatzaileek, eta bigarren saio honetarako ere, bizilagun guztiak gonbidatu dituzte, elkarrekin zaintzaz gogoeta egiten jarraitzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide