Pulporen Lehen Maila Nazionaleko taldea ere, Maccabi Tel Avivek Gasteizen jokatuko duen partidaren kontra

Maria Maya Manterola

Pulporen Espainiako Lehen Maila Nazionaleko taldearen argazkia. (Utzitakoa)

Israelgo taldearen kontrako partida bertan behera gera dadin eskatu dute ehunka eragile eta norbanakok. Horien artean da Pulporen Lehen Nazional Mailako taldea ere.

Maccabi Tel Aviv Israelgo saskibaloi taldeak ostiralean Baskoniaren aurka jokatuko duen partida bertan behera utz dezaten eskatu dute egunotan Euskal Herriko ehunka norbanakok eta eragilek. Horien artean dira Pulpo Eskubaloiko Lehen Nazional Mailako jokalariak ere. Honako argazkia atera dute partidaren kontrakotasuna adierazteko. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide