Mahl Kobat bakarlariaren eta Ke lepo eta Felix Buffen musika emanaldiak izango dira gaur gaztetxean

Maria Maya Manterola

Mahl Kobat. (Sara Odriozola)

Bakarlari ondarroarrak joko du lehenbizi, 17:00etan. Zelan apurtu pertsona bat bere lehen bilduma ari da aurkezten gaztetxez gaztetxe. Gero, Ke leporen emanaldia izango da, eta Felix Buff musikariak lagunduko du bateriarekin.

Kontzertuak izango dira gaur Torreberri gaztetxean, arratsalde partean, 17:00etan hasita. Mahl Kobat bakarlaria arituko da lehendabizi, eta Ke lepo gero, Felix Buffen laguntzarekin. 

Beñat Bidegain musikari ondarroarraren bakarkako proiektua da Mahl Kobat. Iazko abenduan ikusi zuen argia Zelan apurtu pertsona bat izeneko bere lehen bildumak. Ordutik ari da gaztetxetan aurkezten.

Alejo Orbegozo Zestoako musikari, ekoizle eta konpositorearen proiektu berria da. 2023an plazaratu zuen IZPI diskoa, elektronikaren bidetik barrena paisaia intimo bezain argia osatzen duen bilduma. Zuzenekoak eman dituen arren, berezia izango da Zumaiako emanaldia, Felix Buff musikaria izango baitu laguntzaile bateriarekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide