Hoben, Lee Kore eta Calathea taldeen emanaldiak izango dira gaur Zumaian

Maria Maya Manterola

Zumaiarrek orain gutxi atera dute Antifa hardcore abestiaren bideoklipa, Lee Kore oñatiarrekin batera. Elkarrekin joko dute asteburuan: gaur Zumaian, eta bihar Oñatin. 

Hoben musika talde zumaiarrak etxean joko du gaur. Torreberri gaztetxean izango da emanaldia, 22:00etan hasita, eta Lee Kore talde oñatiarra izango dute laguntzaile oholtzan. Orain gutxi ikusi du argia Antifa hardcore abestiaren bideoklipak, eta elkarrekin ondu dute bi taldeek. Bihar ere oholtza partekatuko dute, Oñatin.

Haiekin batera arituko dira gaur gaztetxean Calathea taldekoak. Galdakaoko eta Ereñoko musikariek osatzen dute taldea, eta hardcore eta post rock doinuak bildu dituzte orain arte sortutako abestietan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide