Minbiziaren Aurka Gipuzkoan Elkarteak 'Itxaropen besokoak' kanpainarekin bat egin duten Zumaiako kirol taldeak eskertu ditu

Julene Sorarrain 2025ko ots. 7a, 14:00

Jokalari bat besoko berdearekin. (RC Deportivo)

Jokalariek besoko berde bat besoan jarrita jokatu zituzten entrenamenduak eta partidak otsailaren 1ean eta 2an. Ekintza hau joan den otsailaren 4an ospatu zen Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira burutu zen.

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan Elkarteak Itxaropen besokoak kanpainarekin bat egin duten eskualdeko kirol taldeak eskertu ditu. Jokalariek besoko berde bat besoan jarrita jokatu zituzten entrenamenduak eta partidak otsailaren 1ean eta 2an. Ekintza hau joan den otsailaren 4an ospatu zen Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira burutu zen.

Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie talde horiei guztiei, "elkartasuna adierazteagatik, gaixotasuna ikusarazten laguntzeagatik eta minbizia duten pertsonei babesa adierazteagatik". 

Eskualdeko hainbat elkartek hartu zuten parte egitasmoan, besteak beste, Zumaiako Futbol Taldeak, Telmo Deun Arraun Elkarteak, Itsas Gain Piraguismo taldeak eta Indamendi Mendi Bazkunak. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide