Asteartean itxiko dute inauterietako kartel lehiaketara aurkezteko epea

Mireia Galarza Bastida 2025ko ots. 9a, 11:30

Iazko kartelekin egindako erakusketa. (Miriam Romatet)

Antolatzaileek gogorarazi dute gaia eta kartelak eraman beharko duen testua Zumaiako Inauteriak 2025 dela, eta parte hartzaileek erabili ahal izango duten teknika, berriz, librea.

Urte hasieran jarri zuten martxan aurtengo inauterietako kartel lehiaketa, eta hilabete inguru igarota, hurrengo asteartean, hilak 11, amaituko da horiek aurkezteko epea. 

Antolatzaileek gogorarazi dute gaia eta kartelak eraman beharko duen testua Zumaiako Inauteriak 2025 dela, eta parte hartzaileek erabili ahal izango duten teknika, berriz, librea. Tamaina, berriz, DinA3 izango da (297x420mm). Lanak paperean zein digitalean aurkeztu beharko dituzte. Egilearen izena eta datuak kartazal itxi batean eramango dira, eta kartelak ikusgai izango dira Alondegia kultur etxean otsailaren 18tik martxoaren 3ra.

Epaimahaia festa batzordeak osatuko du, eta guztira, bi sari emango dituzte: kartel irabazleak 300 euroko saria jasoko du; erakusketan jasoko diren botoen bidez erabakiko den herritarren sariaren irabazleak, berriz, 50 euroko saria. Egile berberak ezin izango du irabazi hiru urtez jarraian; eta ezingo da izan egile berbera kartel irabazleduna eta herritarren saria irabazi duena.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide