Irungo hilketa matxista gaitzetsi dute zumaiarrek ere

Mireia Galarza Bastida 2025eko otsailaren 8a

Irungo hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea. (Maria Maya Manterola)

Zehazki, asteazkenean 47 urteko gizon batek bere ama labankadaz larri zauritu zuen Irunen (Gipuzkoa), eta zauri horien ondorioz, ospitalean hil zen emakumea ostegunean.

Matxismoak hiltzen gaitu! Aski da lelopean, elkarretaratzea egin dute gaur eguardian Saregile plazan aste honetan Irunen gertatutako hilketa matxista salatzeko. Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak deituta, herri askotako mugimendu feministek egin dute bat deialdiarekin, tartean Zumaiakoak, eta 13:00 aldera batu dira dozenaka herritar hitzordura. Gertakaria gogor salatzea eta biktimaren familiakoei eta ingurukoei babesa nahiz elkartasuna adieraztea inahi izan dute zumaiarrek ere.

Zehazki, asteazkenean 47 urteko gizon batek bere ama labankadaz larri zauritu zuen Irunen (Gipuzkoa), eta zauri horien ondorioz, ospitalean hil zen emakumea ostegunean. Gainera, Irungoa urtea hasi zenetik Euskal Herrian jazo den bigarren hilketa matxista izan da. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide