Hogarreko taberna eta jatetxea kudeatzeko esleipen prozesua zabalik da

Maria Maya Manterola

Proiektuak otsailaren 24ra bitarte aurkeztu daitezke. Bi urteko iraupena izango du kontratuak, beste biz luzatzeko aukerarekin.

Zabaldu dute Hogarreko taberna eta jatetxea kudeatzeko esleipen prozesua. Hain justu, taberna-jatetxearen zerbitzua, atezaintza, garbiketa- eta mantentze-zerbitzua kontratatzeko oinarriak argitaratu berri ditu udalak, eta zehaztu du bi urteko iraupena duen kontratua dela, beste bi urtez luzatzeko aukerarekin. Otsailaren 24ra arte aurkeztu daitezke proiektuak.

Esleipen prozesuaren inguruko informazio gehiago hemen kontsultatu daiteke. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide