Miren Amurizaren 'Pleibak' eleberriaz arituko dira gaur irakurle taldean

Maria Maya Manterola 2025ko ots. 11a, 13:15

Miren Amuriza, 'Pleibak' eleberria esku artean.

Bertan izango da idazlea ere. Alondegiko Moila gelan jarri dute hitzordua, 18:00etan, irakurritakoaren inguruan ekarpenak egin eta iritziak partekatzeko.

Uxue Alberdi idazle eta literatur zaleak gidatzen duen Irakurri matte irakurle taldeak gaur egingo du hiruhilekoko bigarren saioa. Saio horretan Miren Amurizak ondutako Pleibak eleberriaz arituko dira, eta bertan izango da Amuriza bera ere.

Ohi bezala, saioa Alondegiko Moila gelan egingo dute, 18:00etan, eta Amurizaren nobelaren inguruan iritziak partekatu nahiz ekarpenak egiteko beta izango dute gerturatzen direnek. 

Hiruhilekoarekin amaitzeko, martxoaren 14an, McKenzie Wark-en Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza memoria estiloko liburuaz ariko dira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide