Santelmoetan eta sanpedroetan kalean postuak jartzeko eskaerak egiteko epea, zabalik

Maria Maya Manterola 2025ko ots. 11a, 16:00

Festetako salmenta postu bateko irudia. (Guka)

Hamabost plaza daude, eta eskaera gehiago jasoko balira, zozketa bidez banatuko lituzkete baimenak. Otsailaren 28ra arte egin daiteke eskaera.

Zabalik da santelmoetan eta sanpedroetan Gernika parkean salmenta postuak jartzeko eskaerak egiteko epea. Zumaiako Udalak postu bakarra jartzea baimenduko dio eskatzaile bakoitzari, eta gehienez ere, hamabost izango dira. Baimena eskuratzeko, otsailaren 28a baino lehen aurkeztu beharko da eskaera orria udaletxean edo telematikoki. 

Behin epea amaituta, eskatzaileen kopurua plazak baino altuagoa balitz, zozketa egingo luke udalak martxoaren 5ean, eta martxoaren 7an argitaratuko luke baimendutakoen zerrenda. Baimendutako eskatzaileek martxoaren 10etik 28ra bitartean baldintzak betetzen dituztela frogatzen duten dokumentazioa eta ordain agiria aurkeztu beharko dituzte.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide