Balenciaga ontziolako lan gatazka

PSE-EEren egoitza aurrean elkarretaratu dira Balenciagako langileak, Donostian

Juan Luis Romatet 2025ko ots. 12a, 08:00

Balenciagako langileak, atzo Donostian egindako elkarretaratzean. (Balenciaga Ez Itxi)

Balenciagako langileak PSE-EE alderdiak Donostian duen egoitzaren aurrean kontzentratu ziren atzo goizez. Carlos Cuerpo Ekonomia eta Industria ministroarekin biltzea eskatu dute ontziolako beharginek.

Balenciaga ontziolako langileek elkarretaratzea egin zuten atzo goizez PSE-EE alderdiak Donostian duen egoitzaren aurrean. Haren bidez, Carlos Cuerpo Ekonomia eta Industria ministroarekin biltzea eskatu zuten, datorren larunbatean, hilaren 15ean, Donostian izango delako alderdi sozialistaren kongresuan.

Duela bi aste egin zen Zumaiako Udaleko urtarrileko ohiko udalbatzarrean (PSE-EEko zinegotzia ez zen bertan izan) langileek luzatutako galderak luzatu zituzten atzoko protesta ekintzan: "zergatik jartzen ditu PSOEk COFIDESen interesak Balenciagaren lanpostuen gainetik eta zer neurri hartzeko prest dauden enpresaren itxiera saihesteko".

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide