Hainbat ibilgailuren arteko istripua tarteko, auto ilara handiak daude A8 autobidean

Julene Frantzesena

Goizean izan da hainbat autoren arteko istripua. Une honetan Arroa pareko radarreraino iristen dira auto ilarak.

Hainbat autoren arteko istripua izan da gaur, asteazkena, goizean, A8 autobidean, Oikia parean. Zumaiatik Zarauzko norabidean izan da ezbeharra. Istripua dela eta, auto ilara handiak sortu dira; une honetan Arroa pareko radarreraino iristen dira ilara horiek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide