Hogarrean podologia zerbitzua emateko esleipen prozesua abiatu du udalak

Juan Luis Romatet 2025ko ots. 12a, 09:14

Hogarrean eskaintzen da adinekoei zuzendutako podologia zerbitzua.

Interesdunek otsailaren 26ra arte izango dute eskakizunak aurkezteko epea. 

Adinekoen mugikortasunari eta erosotasunari laguntzeko asmoz, podologia zerbitzua eskaintzen da Hogarrean. Zerbitzu horren kontratu berria esleituko du udalak, eta prozesuan parte hartzeko interesa dutenek dagoeneko aurkez ditzakete beraien eskakizunak. Epea otsailaren 26ko (asteazkena) 15:00etan amaituko da. 

Kontratatzailearen profilaren berri hemen jaso daiteke. Informazio gehiago nahi izanez gero, interesdunak udalarekin jar daitezke harremanetan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide