Maizter asanblada izeneko bilera antolatu du Urola Kostako Kontseilu Sozialistak ostiral arratsalderako. 16:00etatik aurrera egingo dute, Aita Mari auzategiko Etxape zentro sozialistan. Bertan, Etxebizitza sindikatua abian jarri zutenetik aztertutako kasu batzuen inguruko informazioa emango dute. Izan ere, kontseiluak sare sozialen bidez adierazi duenez, 30 kasu baino gehiago bideratu dituzte denbora horretan. Kasu horietako askok egunerokotasunean behin eta berriz agertzen diren problematikak islatzen dituztela ere nabarmendu du.
Ostiraleko bileran beste gai batzuk ere jorratuko dituzte. Hala, arazo horiek saihesteko tresnak eta ezagutzak partekatuko dituzte. Baita etxebizitzaren inguruan dauden galderak erantzuten saiatu ere.