Urteroko legez, udaleku irekiak egingo dira uda sasoian Zumaian. Haietan begirale bezala lan egin nahiko duten gazteentzako hautaketa prozesua abiatu du Zumaiako Udalak. Bi aukera izango dira: Txanda bakarrean lan eginez gero, kontratuaren iraupena ekainaren 30etik uztailaren 11ra bitartekoa izango da; bi txandetan arituko direnen kasuan, berriz, kontratua ekainaren 30etik uztailaren 24ra bitartekoa izango da.
Lan eskaintzaren inguruko informazioa hemen eskuratu daiteke. Izen emateko epea zabalik dago dagoeneko eta martxoaren 7ra arte (hau barne) egongo da irekita. Eskaera udaletxean bertan egin daiteke, edo telematikoki.