Orratz-begia: 1936ko Gipuzkoako gerra haurrak erakusketaren barruan, memoriari eskainitako komikiak ere bere tartea izan du. Hain zuzen, Begoña Garrido sortzaileak eta Nora San Sebastianek Erbestearen memoriak, 37ko euskal haurrak komikiaren aurkeztu zuten atzo arratsaldez Oxford aretoan. Gaiak herritarren interesa piztu zuen eta entzule ugari bertaratu zen ekitaldira.