Otsailaren 22rako mus txapelketa antolatu dute Pulpo elkarte gastronomikoan. Parte hartzaileak 16:00etan elkartuko dira bertan, eta zenbait sari izango dira jokoan: bikote irabazleak bi txapel, ardo botila eta Brewery Landeko garagardo dastaketa eskuratuko du; ardo botila, gazta eta bertako produktuak, bigarren sailkatzen den bikoteak.
Izena emateko, otsailaren 21a baino lehen 667 843 800 telefono zenbakira deitu beharko da, eta egunean bertan 20 euro ordaindu. Gehienez ere, hamasei bikote onartuko dituzte txapelketan.