Agortu dira 'Irabazi arte' telesailaren aurrestreinaldirako gonbidapenak

Maria Maya Manterola

Telesaileko aktoreak. (ETB)

Otsailaren 16an izango da, Aita Marin. Doan da saioa, baina gonbidapena izatea beharrezkoa da; atzo jarri zituzten eskuragai, eta agortu dira dagoeneko.

Irabazi arte telesailaren laugarren denboraldia laster ikusi ahal izango da ETBn, baina lehenago, aurrestreinaldiak ari dira izaten herriz herri. Zumaian ere ikusi ahal izango da: otsailaren 16an izango da emanaldia, 17:00etan. 

Gonbidapenak sarrerakzumaia.eus atarian jarri zituzten eskuragai atzo, asteazkena. Dagoeneko ahitu dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide