Euskaraldia antolatzeko bilera irekia egingo dute otsailaren 18an

Maria Maya Manterola 2025ko ots. 13a, 17:00

Euskaraldiko txapak. (Euskaraldia)

Alondegiko Moila gelan izango da bilkura. Ekarpenak egin eta lagundu nahi duen herritar oro gonbidatu dute bertaratzera.

Otsailaren 4an egin zuten Euskaraldia antolatzeko lehen bilera. Izan ere, maiatzaren 15etik 25era bitartean egingo da euskara ardatza duen egitasmoa, eta Zumaian Euskaraldia antolatuko duen taldea martxan jartzea zen lehen bilkura horretako asmoa. Bigarren bilera irekirako data jarri dute dagoeneko: otsailaren 18an izango da, datorren asteartean, eta Alondegiko Moila gelan bilduko dira, 18:00etan. Ekarpenak egin eta lagundu nahi duen herritar oro gonbidatu dute bertaratzera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide