Kirola eta aldarria uztartzen dituen Lilatoia korrituko da hurrengo igandean, otsailaren 23an, Donostiako kaleetan. Aurreko urteotan egin bezala, Zumaiako Emakumeon Etxeak aukera zabaldu die lasterketan parte hartu nahi duten Zumaiako emakumeei proba hura beste emakumeekin batera talde bezala korritzeko.. Bai deialdiak erantzun ona izan ere. Guztira, herriko 123 emakumek korrituko dute Lilatoia Zumaiako Emakume Etxearen taldean.
Lasterketa goizeko 10:30ean hasiko da. Iaz egin bezala, Donostiarako joan etorria garraio publikoan egingo dute Zumaiako emakumeek. Hitzordua goizeko 8:45ean jarri dute tren geltokian, lehenbizi, taldeko argazkia ateratzeko.
Behin lasterketa amaituta, Zumaian, bazkaria egingo dute 15:00etan Emakumeon Etxean. Txartelak 10 euroan daude salgai bertan. Lasterketan parte hartu ez dutenek ere izango dute bazkarira bertaratzeko aukera.