Porrotx, Marimotots, Pupu eta Loreren Inauterietako emanaldietarako sarrerak, otsailaren 25ean salgai

Maria Maya Manterola 2025ko ots. 15a, 11:00

'Ostirala iritsi da!' emanaldiko argazki bat.

Martxoaren 3an izango dira emanaldiak, 15:00etan eta 17:30ean. Ostirala iritsi da! ikuskizunarekin datoz pailazoak Zumaiara aurtengoan.

Ostirala iritsi da! izeneko emanaldiaren bi saio eskainiko dituzte aurten Inauterietan Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoek. Martxoaren 3an izango dira emanaldiak Zumaienan, 15:00etan eta 17:30ean, eta dagoeneko jakinazi du Kultura Sailak zer modu egongo diren sarrerak eskuratzeko: otsailaren 25ean jarriko dituzte salgai Oxford aretoan 17:00etatik 18:30era –txartelarekin ordaintzeko gomendatu dute–, eta egun bereko 19:30etik aurrera, sarrerakzumaia.eus atarian ere bai. Otsailaren 26tik aurrera, Turismo Bulegoan ere eskuratu ahal izango dira, bulegoaren ohiko ordutegian.

Sarrerek 6,35 euro balio dute, eta urtebete baino gehiago duten haur guztiek beharko dute aretora sartzeko. Gehienez ere, pertsona bakoitzak sei sarrera erosi ahal izango ditu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide