Aiora Urbieta zestoarrak Zumaian aurkeztuko du asteartean Geure gorputzean eta etxean burujabe liburua. Emakumeon Etxean izango da aurkezpena, 18:30ean, eta Urbietak liburuan urtaroka bildutako errezetak izango ditu hizketagai. Izan ere, urtaro bakoitzean baliabideak modu egokian aprobetxatuta egin daitezkeen errezetak proposatu ditu.
Hemen irakur daiteke iazko abenduan liburua argitaratu berritan Gukak egindako elkarrizketa