Larunbat arratsaldean jokatu zuten Zumaiako 40. Herri Lasterketa. Eguraldi epela lagun izan zuten ikusleek –hego haizeak giro aproposa jarri zuen korrikalariei begira egoteko–, baina ez hainbeste korrikalariek; hala eta guztiz ere, ehunka lagun aritu ziren saltaka Zumaiako erdigunean prestatutako ibilbidean.
Ohi bezala, bi distantziatan gauzatu ahal izan zen herri krosa: 5.600 metroko distantzia laburrean eta 10.200 metroko luzean. Aurretik, ordea, haur eta gaztetxoen txanda izan zen.
17:00etan ekin zioten helduen lasterketari. Beheko Plazatik abiatu ziren ziztu bizian korrikalariak, Erribera kalean barrena, paolbiderantz. Handik, Itzurun aldera egin zuten, eta behin buelta emanda, Axular ibiltokia hartu zuten Txikierdi parean beste buelta eman, eta herrigunera itzultzeko. Bitan egin zuten zirkuitua ibilbide luzekoek, berriro ere Beheko Plazara heltzeko; han zegoen kokatuta helmuga puntua. Distantzia laburrekoek, berriz, itzuli bat eman zioten ibilbideari.
Lasterketa luzean, emakumeetan, irabazlea Oihana Kortazar mutrikuarra (Gipuzkoa) izan zen, 37:06 denborarekin. Bigarren Debako (Gipuzkoa) Idoia Nogales sailkatu zen, 40:57 denborarkein, eta hirugarren Alkizako (Gipuzkoa) Itziar Ibarbia, 41:16 denborarekin.
Distantzia luzean, baita ere, baina gizonetan, irabazlea Bilboko Ismail Chkhicheckh izan zen; 33:26 denboran egin zuen ibilbidea korrikalariak. Bigarren Martin Amilibia zumaiarra sailkatu zen, 34:03 denborarekin, eta hirugarren Ismael Barba bermeotarra (Bizkaia), 34:33 denborarekin.
Distantzia laburrean, emakumeetan Bidania-Goiazko Eneritz Iraola izan zen irabazlea, 21:41 denborarekin. Bigarren Sandra Rodriguez zarauztarra sailkatu zen, 23:31 denborarekin, eta hirugarren Lorea Ibarra arrasatearra (Gipuzkoa), 25:16 denbora eginez.
Gizonetan, aldiz, Xabier Labaka bergararra (Gipuzkoa) izan zen onena, 18:13 denbora eginez. Bigarren Sergio Agredas arrasatearra (Gipuzkoa) sailkatu zen, 18:17 denborarekin, eta hirugarren Martin Sagastibeltza urretxuarra (Gipuzkoa), 18:20 denbora eginda.
Lehen zumaiarren poza
Amilibia zumaiarra izan zen bigarrena distantzia luzean. Hark esan zuen bazekiela «jai» zuela lasterketa irabazi zuenaren aurka, «maila handikoa» zelako. «Neu ere azken urteetan beherantz noa. Egia esan, ez nuen pentsatzen podiumean sartzea, baina lasterketa ona egin dut. Hego haizearekin gogorra egin zait saltaka egitea, baina gustura nago lortutako postuarekin», adierazi zuen zumaiarrak.
Garazi Artola izan zen lehen herritarra emakumeetan, distantzia luzeko lasterketan. Egindako lanarekin «pozik» zela azpimarratu zuen hark. «Gozatu egin dut. Gaur disfrutatzera atera naiz, eta hala izan da». Herrian lehen zumaiarra izateak «ilusioa» sortu ziola ere adierazi zuen.
Sailkapena
10 kilometroko lasterketa luzea:
Gizonak
- Chkhicheckh, Ismail (Bilbo).
- Amilibia Aranburu, Martin (Zumaia).
- Barbara Frutos, Ismael (Bermeo).
Emakumeak
- Kortazar Aranzeta, Oihana (Mutriku).
- Nogales Alberdi, Idoia (Deba).
- Ibarbia Urrutia, Itziar (Alkiza).
Beterano Mutilak
- Aranguren Kerejeta, Ibon (Zestoa).
- Carrascal Morales, Juan (Bilbo).
- Iriondo Uranga, Iban (Zumaia).
Beterano Neskak
- Korta Bereziartua, Maider (Azpeitia).
- Pedrero Salazar, Vanessa (Zumaia).
- Lertxundi Lazkano, Aitzpea (Zarautz).
Aurreneko zumaiarrak
- Gizonak: Barruetabeña, Imanol.
- Emakumeak: Artola Balda, Garazi.
- Beterano Gizonak: Gallego, Aitor.
- Beterano Emakumeak: Durán Rincón, Inmaculada.
Bost kilometroko lasterketa laburra:
Gizonak
- Labaka, Xabier (Bergara).
- Agredas del Palacio, Sergio (Mondragón).
- Sagastibeltza Igartua, Martin (Urretxu).
Emakumeak
- Iraola Eskisabel, Eneritz (Bidania-Goiatz).
- Rodriguez Arregui, Sandra (Zarautz).
- barra Gallardo, Lorea (Arrasate).
Junior Mutilak
- Lazkanotegi Arriaga, Lander (Orio).
- Urruzuno Ramirez, Urritz (Zumaia).
Junior Neskak
- Rodriguez, Jone (Azkoitia).
Kadete Mutilak
- Zialtzeta Etxeberria, Julen (Azkoitia).
- Martín Duran, Telmo (Zumaia).
- Silveti Egaña, Mikel (Zumaia).
Kadete Neskak
- Urbieta Oruesagasti, Mara (Zumaia).
- Rodriguez, Maite (Azkoitia).
- Sorazu Tena, Maialen (Zumaia).
Aurreneko zumaiarrak
- Mutilak: Sainz-Maza Alonso, Jorge.
- Neskak: Lopetegi Aizpurua, Ane.
Sailkapen osoa kronoak.com webgunean dago ikusgai.