Zumaiako txosnak hasiak dira apirilaren amaiera eta maiatzaren hasiera bitartean ospatuko dituzten San Telmo jaien egitaraua prestatzen. Kontzertuak eta DJ saioak izango dira, aldaketarik ez bada, behintzat, Arranpla parean kokatuko duten txosnagunean.
Ekitaldi jendetsuenetakoa, ohikoa den bezala, repetizioetako ostiralean egingo den Bertsio gaua izango da. Maiatzaren 2an egingo dira kontzertuak, eta haietan parte hartzeko zabaldu dute dagoeneko izen ematea. Txosnaguneko oholtzara igo nahiko duten talde edo lagunek zumaikotxosnak@gmail.com helbidera idatzi beharko dute. Izena emateko azken eguna martxoaren 20a izango da.