Sanba dantza tailerra emango du Astinduk datorren igandean Torreberrin

Juan Luis Romatet 2025ko ots. 17a, 12:02

Sanba dantzatzen. (pxhere.com)

Brasilgo dantza horren inguruko doako tailerra eskainiko du Astindu dantza elkarteak datorren igandea goizean, Torreberrin. 

Astindu dantza elkarteak doako dantza tailerrak antolatzen ditu hilean behin. Elkarteko bazkideentzat bakarrik ez, herritar orori zuzendutako tailerrak izaten dira, eta saio bakoitzean dantza estilo desberdin bat ikasteko parada izaten dute bertaratzen direnek. 

Datorren igandean, hilaren 23an, egingo dute otsaileko saioa eta bertan sanba estiloan murgiltzeko aukera izango dute. Goizez egingo dute, 11:00etatik 13:00etara bitartean, Torreberrin, eta irakaslea Ana Nushu izango da. 

Saioa 14 urtetik gorako edonori zuzendutakoa da eta ez da aurrez izenik eman beharrik izango; nahikoa izango da aipatutako orduan Torreberrira hurreratzea. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide