Zumaiako Udalako Kultura Sailak inauteri jaiak iragartzeko kartel lehiaketa jarri du abian aurten ere. Lanak aurkezteko epea itxi da eta guztira hamalau lan jaso dituzte. Epaimahaiaren esku geratuko da lan saritua aukeratzeko ardura. Herritarren saria erabakitzeko, berriz, lanak Alondegia kultur etxeko sarreran jarriko dituzte. Bertaratzen diren herritarrek bihartik martxoaren 3ra arte izango dute beraien lan gogokoena hautatzeko aukera.
Saria herriko Gertu merkatarien eta ostalarien elkarteko kideen saltokietan erabiltzeko 50 euroko erosketa txartela izango da.