Maiatzaren 15etik 25era bitartean egingo dute aurtengo Euskaraldia. Euskara ardatz duen ariketa kolektiboa udazkenean egin izan da orain arte, baina aurten udaberrian egitea erabaki zuten.
Herri bakoitzean batzordeak eratu dituzte, Euskaraldiaren bueltan ekintza edo ekitaldi sorta antolatzen joateko. Zumaian ere sortu dute Euskaraldia antolatzeko batzordea, eta bihar arratsaldez egingo du lehen bilera irekia. Alondegiko Moila gelan jarri dute hitzordua, 18:00etan.
Ekarpenak egin Euskaraldiaren antolaketa lanetan lagundu nahi duten herritar guztiak izango dira ongietorriak.